Euskal herrialdeetako herri-kirol txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko irailaren 20a

Sei herrialderen artean jokatu da herri-kirol txapelketa. Zuberoak ez du hartu parte. Herrialde bakoitzak bere ordezkariak bidali ditu Sarara, hamar herri-kirol motetan indarrak neurtzeko, honako hauetan zehazki: lokotx-biltzea, ingude altxatzea, lasto altxatzea, harri jasotzea, txinga erutea, orga jokoa, zaku lasterketa, trontza, aizkora eta sokatira. Sailkapena bideoaren amaieran ikus dezakezu.

Musika: Alboka 'Urrutiko polkak' eta 'Urrestillako festetan'; Mikel Laboa 'Baga biga higa'; Txomin Artola 'Banako'; Mielotxin 'Sugaar', 'Elizaldetarren danbolina', 'Almadierra' eta 'Cellisca'; JM Beltran 'Gorrotxategien martxa'; Mendiko Lagunak 'Bautista Basterretxe'; Izarrak 'Mendian gora haritza' eta Aintzina 'Lontxoren karretilla'. Mila-mila esker guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!