Hiru emakumezko eta hiru gizonezko izan dira aurtengo kartela osatu dutenak: Amaia Agirre, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso.Haritz Mujika bertsolari eta gai-jartzaile asteasuarrak ederki asko eraman du jaialdiaren gidaritza. Jaialdiak bi ordu iraun du baina bertsozalearen bertso-gosea asetua geratu da. Horren seinale dira bertsolariei jendeak eskaini dizkien esku-zartak.