Punta-puntako bertso jaialdia iragarrita zegoen irailaren 8rako, Alkizako jaien baitan. Beste behin bertsozaleak ez du hutsik egin eta frontoia gainezka egon da. Hiru emakumezko eta hiru gizonezko izan dira aurtengo kartela osatu dutenak: Amaia Agirre, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso.Haritz Mujika bertsolari eta gai-jartzaile asteasuarrak ederki asko eraman du jaialdiaren gidaritza. Jaialdiak bi ordu iraun du baina bertsozalearen bertso-gosea asetua geratu da. Horren seinale dira bertsolariei jendeak eskaini dizkien esku-zartak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?