Binakako harri-jasotzea Aian. Binakako harri-jasotze jaialdia izan da Aiako jaietan. Lau bikote aritu dira bertan: Izeta II.a eta Izeta IV.a (aita-semeak); Izeta III.a eta Iñigo Eizagirre; Aimar Irigoien eta Josetxo Urrutia; eta laugarrena, Joseba Ostolaza eta Aimar Galarraga. Hiru harri erabili dituzte: 125 kiloko kopa, 113 kiloko kubikoa eta 114 kiloko harri baldarra. Lanaren xehetasunak eta emaitzak bideoaren hasieran adierazten dira. Idoia Etxeberria, Udane Ostolaza eta Jakes Iruretagoienak osatu dute jaialdia. Jende ugari hurbildu da frontoira eta txalo zaparradaz erantzun du harri-jasotzaileen ahalegina. Musika: Mielotxin; Laja, Ziolar eta Eguren; Beltran eta Astiasaran anaiak. Mila-mila esker.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?