'Igeldoko Harria'

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko abuztuaren 15a

Donostiako Aste Nagusiaren baitan, harri-jasotzaileen 'Igeldoko Harria' lehiaketaren 26. edizioa jokatu da. Hamar harri-jasotzaile jardun dira 134 kiloko harria sorbalda gainera altxatzen, 5 minutuko saioan. Azken hiru urteetako garaileak eraman du garaikurra, Jokin Eizmendi zarauztarrak, harriari 16 jasoaldi emanda. 

Beñat Telleria lasartearrak ere lan bikaina egin du. Mikel Lopetegi 'Urra' erritmo handian aritu da lanean, baina betekada izan du eta 11 jasoaldirekin geratu da. Trinitate plazara jende uholdea hurbildu da eta aho-zapore atseginarekin geratu da harri-jasotzaileek eman duten ikuskizunaz gozatu eta gero. Musika: JM Beltran & Astiasaran anaiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!