Urkiren ezusteko gozoa

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko uztailaren 12a

2017ko Gizonezkoen Gipuzkoako segalarien txapela Jexuxmari Ormaetxea Urkik jantzi du, 3.638 kilo belar moztuta. Julen Gabirondo bigarren geratu da 40 kilo gutxiagorekin. Hirugarren, Iban Pardok egin du 3.594 kilorekin. Eta azkenik, 3.396,5 kilo moztu ditu Jokin Etxeberriak. Urkik behe-behetik moztu du belarra. 2008an izan zen Gipuzkoako txapeldun baina oraingo hau sorpresaz hartu du, 42 urterekin lortu baitu.

 Musika: JM Beltran 'Arrapaladan'. Mila esker Juan Mari!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!