Muga-mugako lehia

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko uztailaren 5a

Ikusmin handia piztu du Larrañaga eta Txikonen arteko lehiak eta mila bat lagun hurbildu dira zezen plazara. Txikonek bi enborreko abantaila izan du eta Larrañagak enbor erdiko abantaila atera dio aizkora-lanetan.

Txikon korrika hasi denean, lau itzuli eginak zeuzkan Larrañagak, baina poliki-poliki, Txikon aurreratzen joan da eta bi itzuli ere jan dizkio. Orduan etorri da ondoeza. Gehiago ezin eta lurrera erori da. Larrañagak ere asko sufritu du eta oinez eta erdi balantzaka amaitu ditu azken itzuliak. Musika: JM Beltran 'Arrapaladan'. Eskerrik asko. Mila esker, baita, uztarria.eus eta urola kostako HITZAri, argazkiengatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!