Erradikalak gara

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko apirilaren 12a

'Erradikalak gara' (Altzo, 2017-03-03) (15'23) I. Lanku Bekaren Saria irabazi zuen Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilari-ipuin kontalariaren lanak. Bertsoak eta bakarrizketak uztartzen dituzte. 

"Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahiean. "Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!