VIII. San Migel Xare Irekia, Hualde-Moncada bikoarentzat!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea

 Halsouet-Lafarge bikoari  2-0(15-11/15-14) irabazi zien finala. 

Santi Hualde eta Sebas Moncada izan dira VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari Nagusiaren irabazle, Oxan Halsouet-Jon Lafarge bikoari  2-0(15-11/15-14) irabazita. 

Lehen jokoa gorabeheratsua izan zen markagailuari dagokionean.  Santi eta Sebas 3-0 aurreratu ziren, baina segidan 0-6 partziala eginda,  3-6 aurreratu ziren markagailuan Oxan eta Jon;  Santik eta Sebasek, ordea, 6-0eko partziala bueltatu zioten Oxani eta Joni,  eta 9-6 aurreratzea lortu zuten.  Hortik aurrera, joku segurua eta eraginkorra eginez,  aldeari eustea lortu zuten Santik eta Sebasek, eta 15-11 irabazi zuten lehen jokoa.  

Bigarren jokoa,  estuagoa,  lehiatuagoa eta ikusgarriagoa izan zen.  Ikaragarrizko abiadura eman zioten jokuari, eta lau pilotariek euren onena eman zuten; batzuek jokoa  irabazita txapelketa irabaziko zutelako, eta besteek kittarako jokoa behartu nahi zutelako. Horren ondorioz,  berdinketa ugari (4-5-6-7-8) izan zen markagailuan, eta,  azkena, 14nako  berdinketa eman zen.  Ikuslegoa gozatzen ari zen jokoaren ikusgarritasun eta pilotaren abiadurarekin,  eta  hauek ere, Oxanek eta Jonek bezala, kittarako jokoa nahi zuten, baina  azken kintzea Hualde-Moncadaren aldera erori zen, eta kitto partida.  Ondorioz, partida irabazi, eta VIII. San Migel Xare Irekiaren Txapelak jantzi zituzten Santi Hualdek eta Sebas Moncadak. 

Finalaren atarikoan,  Ados Pilota taldeko   Eneritz Arrieta-Naroa Agirre eta Natale Aranburu -Oihana Orbegozo bikoek jokatu zuten. Emakumeek Irurako Ametsa Trinketean jokatzen zuten lehen aldia zen, eta trinketean  aurretik entrenamenduren bat edo beste, eginak baziren ere,  arraro samar sentitu omen ziren trinketeko jokuarekin adierazi zuten Ados Pilotako  neskek. 

Emaitza zen gutxienekoa, baina pilotari orok kantxara ateratzean, irabazi nahi izaten du, eta  Arrieta-Agirre bikoa hobeto moldatu zen trinketeko jokora, eta 2-0 irabazi zien  Aranburu-Orbegozo bikoari. 

 

 VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udalaren Sari Nagusiari amaiera,   sari banaketarekin eman zitzaion. Bertan,   Xare Irekiaren babesle nagusia izan den Irurako Udaleko Gorka Murua, alkatea eta Idoia Garaialde, Kirol eta Kultura zinegotzia; Xare Irekiaren laguntzaileak izan diren SMGko  Jose Ramon Arruabarrena,  Trinkete tabernako, 

Maider Carceller eta antolatzailea den Ametsa Pilota Elkarteko Iñaki Garmendia izan ziren. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!