VIII. San Migel Xare Irekiaren finala, larunbat eguerdian, Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea

Hualde-Moncada eta Halsouet-Lafarge bikoek jokatuko dute VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari Nagusiaren finala, larunbat eguerdian, 11:30ean hasita, Irurako Ametsa trinketean.

Jaialdiari hasera emateko, Ados Pilotako emakumezkoek  eskuzko partida bat izango dugu jokoan. Partida berezia izango da, emakumezkoek Irurako trinketean  eskuz lehen aldiz  jokatuko dutelako. Ohore hori  Eneritz Arrieta-Naroa Agirre eta Natale Aranburu-Oihana Orbegozo bikoek izango dute. 

Segidan, VIII. San Migel Xare Irekia- Irurako Udala Sari Nagusiaren finala, Santi Hualde-Sebas Moncada eta Oxan Halsouet-Jon Lafarge bikoek jokatuko dute. Bi bikoak, urriaren 14tik-25era, Buenos Airesen(Argentina) jokatuko den XX. Munduko Euskal Pilota Txapelketa jokatzeko hautatuak dira, lehena, Espainiarekin, eta bestea, Frantziarekin.  Ezusteko handiegirik ez bada, aipatu Munduko Xare Txapelketaren finala, Espainia-Frantzia izango da. Hortaz, esan dezakegu VIII. san Migel Xare Irekiaren finala, Munduko Xare Txapelketaren finalaren aurrekaria izan daitekeela. 

Faborito argirik ez dago; elkarren kontra jokatutako partida aurrekaririk ez dago, baina biek ala biek egin duten Txapelketa guztia kontuan hartuta, partida irekia, lehiatua eta estua izatea aurreikusten da.  Ikuskizuna bermatua dagoela esan dezakegu. 

Hortaz, larunbat goizean, urriaren 3an, (11:30) hitzordua Irurako Ametsa trinketean daukazue. 

Espero zaituztegu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!