Finalerdiak jokoan ostiralean!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea

VIII. San Migel Xare Irekiaren finalerdiak jokatuko dira ostiralean, irailaren 25ean, 19:00etan hasita, Irurako Ametsa trinketean.

Lehen finalerdia,  Etcheberri-Borteyru bikoak eta Hualde-Moncada bikoak jokatuko dute. Ligaxkako partidak eta emaitzak kontuan hartuta, zaila da faboritoa nor den esatea. Bi bikoak oso maila onean eta sendo aritu dira ligaxkan, eta partida orekatua,  lehiatu eta bikain bat  izatea aurreikusten da. 

Bigarren finalerdia, Larronde-Petrissans eta Driolet-Castera bikoen arteko partidaren irabazlea asmatzea are eta zailagoa da.  Bi bikoek  ondo baino hobeto ezagutzen dute elkar. Azken urtean jokatu diren bi Txapelketa Ofizial garrantzitsuenetan; lehenak, Jon Larrondek eta Denis Petrissansek,  Frantziakoa irabazi eta Iparraldekoa galdu zuen Bruno Driolet eta Andoni Casteraren  kontra,  eta bigarrenak, Brunok eta Andonik, esan bezala, Iparraldeko irabazi zion Jon eta Denisi. Hortaz, irabazlea nor izango den asmatzea zaila da, baina ziurtatu dezakegu xareko partida ikusgarri bat ikusiko duela ostiralean Ametsa trinketera hurbiltzen den zaleak. Hortaz, ez hutsik egin! Ez zarete damutuko eta!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!