VIII. San Migel Xare Irekiaren 3. jardunaldian partida erabakigarriak!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea

Ostiralean, irailaren 18an, 19:00etan, jokatuko da Irurako Ametsa trinketean VIII. San Migel Xare Irekiaren 3. jardunaldia.

Aurreko jardunaldian finalerdiak jokatuko dituzten bi bikote erabakita geratu ziren, eta beste biak 3. jardunaldi honetan erabakiko dira.

Bi partida jokatuko dira, eta partida bakoitzeko irabazleak lortuko du finalerdietarako txartela. 

Lehenengoan, Xuban Lopetegi-Oier Iturbe bikoak, Santi Hualde-Sebas Moncada bikoaren kontra jokatuko du. Hauek lehen partida galdu arren, itxura sendoa erakutsi zuten, eta irabaztear izan ziren Larronde-Petrissans bikoaren kontra. Lehenak, berriz, erraz galdu zuten arerio beraien kontrako partida. Hortaz, emaitza horiei begiratuta, Santi Hualde eta Sebas Moncada dira faborito. Ea irurar biko gazteak ezustekoa ematen duen eta finalerdietarako sailkatzen diren. 

Bigarrenean, Bruno Driolet eta Andoni Casterak, Joxi Lopetegi eta Pello Armendarizen kontra jokatuko dute. 

Partida honetan Frantziako selekzioko Bruno eta Andoni  dira faborito Espainiako selekzioko Joxi eta Pelloren kontra. Eskarmentu handiko xareko bi izar- Bruno eta Joxi- aitzinean aurrez aurre, eta etorkizuneko bi gazte -Andoni eta Pello-gibelean, izar horien bizkarzain. Partida interesgarria eta ikusgarria izateko ezaugarri guztiak dituen partida.  Gainera, arestian esan bezala, irabazlea finalerdietan izango da. Zer gehiago eska dakioke xare partida bati! Trinketean espero zaituztegu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!