25-26 Xare Eskolari amaiera emateko unea iritsi zaigu, eta ostiralean, ekainaren 26an, Ametsa trinketean, 18:30ean hasita, festa batekin eman nahi diogu.
Ametsa Pilota Elkarteak eta guraso talde batek aipatu egunerako egitarau erakargarri bat prestatu dugu, xare eskolan parte hartu duten ikasle, irakasle eta gurasoen gozamenerako.
Jaialdia, Ametsa trinketean, 18:30ean hasiko da arestian esan bezala, eta II. IRURAKO OSTATUA XARE IREKIAREN finalekin izango da; GAZTEAK mailako finala, Fernandez-Garmendia II bikoak eta Larrañaga II-Gibelalde III bikoak jokatuko dute. Segidan, NAGUSIAK mailako finala izango da, eta bertan,
Larrañaga I-Mujika I bikoak eta Mendizabal-Garmendia I bikoak arituko dira.
Finalak amaituta, SARI BANAKETARI
ekingo diogu. Lehendabizi, 25-26 XARE ESKOLAN ibili diren neska-mutilei emango dizkiegu merezitako sariak, eta, ondoren, II. Irurako Ostatua Xare Irekiaren irabazleei.
Trinketeko ekimenei amaiera emateko, 25-26 XARE ESKOLAN IBILITAKO NESKA-MUTIL eta IRAKASLE guztiekin FAMILIA ARGAZKIA egingo dugu. (Ametsa Pilota Elkartearen kamiseta berdea eta xarea ekar dezatela).
Trinketekoa amaituta, Plazarantz abiatuko gara kalejiran, Izarne Garmendia soinujolea lagun. Eta 25-26 Xarearen festari, Irurako Ostatuan egingo dugun lagunarteko afariarekin emango diogu amaiera.