II. Irurako Ostatua Xare Irekian Matxalen Mendizabal-Oier Garmendia bikoak, Ibai Larrañaga-Markel Mujika bikoaren kontra jokatuko du. Ibaik eta Markelek irabazten badute, finalera zuzenean sailkatuko dira. Matxalenek eta Oierrek irabazten badute, berriz, tanto-aberagea begiratu beharko da, azken sailkapena osatzeko.
EHko Trinketeko Xare Txapelketari dagokionean, nagusien mailan, finalerdi berezia jokatuko dute. Ametsako (Xuban Lopetegi- Oier Iturbe) eta Behar Zanako (Joxi Lopetegi-Clement Cassaing) klubek jokatuko dute.
Finalerdi berezia aipatu dut, oso gutxitan eman den egoera berezia emango baita partida honetan; Joxi Lopetegi, aitak, Xuban Lopetegi semearen kontra jokatuko du. Irabazleak, jakina, finala jokatuko du.
Ikuskizun ederra bizitzeko aukera, ostiralean, Ametsa trinketean.
Bestetik, Txapelketa honetan bertan, baina gazteen mailan, Ametsako Ibai Larrañaga eta Ander Mujika bikoak Auñamendi taldeko bikoaren kontra jokatuko du finalerdia ekainaren 7an, igandean (11:00), Garraldan.
Zorte on denei!