Ostiralean, hilak 29, II. Irurako. Ostatua Xare Irekiaren bigarren jardunaldia izango dute jokoan Ametsa trinketean, 18:00etan hasita.
Lehen partidan Gazteak arituko dira: Adei Gibelaldek eta Eneko Larrañagak, Izei Garmendia eta Paule Fernandezen kontra jokatuko dute. Bigarren partida, berriz, Nagusiak arituko dira, eta Unai Gibelaldek eta Ander Mujikak, Matxalen Mendizabal eta Oier Garmendia izango dituzte aurkari.
Larunbatean, hilak 30, EHko Trinketeko Xare Txapelketaren txanda izango. Xuban Lopetegik eta Oier Iturbek, Auñamendi taldeko Hualde eta Ayesa bikoaren kontra jokatuko dute Iruñeako Larrabide trinketean, 10:00etan.
Igandean, hilak 31, EHko Trinketeko Xare Txapelketan bertan, Gazteen txanda izango da;
Ibai Larañagak eta Ander Mujikak, Hazparnen (10:00) jokatuko dute Noizbait taldearen aurka, eta Unai Gibelaldek eta Oier Garmendiak, Urruñan (17:00) jokatuko dute Urruñako taldearen aurka.
Zorte on denei!