Ostiralean hasiko da Irurako Ametsa trinketean, II. Irurako Ostatua Xare Irekia. Bi maila desberdinetan jokatuko da: Gazteak eta Nagusiak.
Gazte mailan, 2 bikotek parte hartuko dute: Paule-Izei eta Adei- Eneko.
Nagusi mailan, berriz, 3 bikote arituko dira: Ibai-Markel, Unai-Ander eta Matxalen-Oier Garmendia.
Lehenik, ligaxka bat jokatuko dute denek denen kontra. Hau amaituta, multzoko lehena finalerako sailkatuko da zuzenean, eta multzoko 2.ak eta 3.ak finalerdia jokatuko dute.
Arestian esan bezala, ostiralean, maiatzaren 22an, 19:00etan emango zaio hasiera.
Lehen jardunaldian, Ibai- Markel eta Unai-Ander bikoen arteko partida izango dugu jokoan.
15 tantutako 2 jokotara jokatuko da; berdinketa(1/1) ematen bada, 3. joku bat jokatuko da, 10 tantutara.
Aurten ere, Irurako Ostatuko Jon eta bere familia guztiari eskerrak eman nahi dizkio Ametsa Pilota Elkarteak, txapelketa hau babesteagatik eta Irurako xareari laguntza estimagarri hau emateagatik.
Txapelketa babesteaz gain, jardunaldi bakoitzean, txartel batzuk (1€) egongo dira salgai ikusleentzat. Saldutako txartelen arabera, jardunaldi bakoitzaren amaieran, Irurako Ostatuan 2 otordu egiteko zozketa egingo da.
Saritutako zenbakia egunean bertan trinketean, edo Irurako Ostatuan eta Ametsa Pilota Elkartearen web orrian jakinaraziko da.