Gipuzkoako Xare Txapelketaren finala, ostiralean!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2026ko martxoaren 26a

Gibelalde-Mujika II.a eta Garmendia-Larrañaga I.a izango dira aurrez aurre.

Gazteak mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren finala (Izarkom saria) jokatuko da  ostiralean, martxoaren 27an(19:00) Irurako Ametsa trinketean

Ametsa Pilota Elkarteko Unai Gibelalde-Ander Mujika eta Oier Garmendia-Ibai Larrañaga bikoak izango dira aurrez aurre. 

Faborito argirik ez badago ere, Unaik eta Anderrek  irabazi egin zieten Oier eta Ibairi  ligaxkan elkarren kontra  jokatutako partida. Hori dela eta, Unai eta Ander zertxobait faborito aterako dira, baina  Oierrek eta Ibaik euren jokurik onena eskeintzen badute, Unaik eta Anderrek ere euren onena eman beharko dute, txapelak jantzi nahi badituzte. Horrela izan dadila!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!