Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xareko eta Eskuz Banakako, 1. Mailako eta 2. Mailako, Gipuzkoako trinketeko finalak izango dira.
Nagusi mailako Gipuzkoako Txapelketaren hiru final jokatuko dira larunbat arratsaldean, hilaren 7an,(16:00) Irurako Ametsa trinketean: Nagusi mailako xarekoa, Nagusi mailako, eskuz banakako, 1. Maila eta 2. Mailako finalak.
Lehen finala (16:00) xarekoa izango da, eta Ametsa Pilota Elkarteko Mendizabal-Mujika eta Gibelalde-Iturbe bikoek jokatuko dute elkarren kontra. Nagusi izan da Mendizabal-Mujika bikoa ligaxkan, eta ligaxkako lehen postua eskuratuta, finalerako zuzenean sailkatu ziren. Gibelalde-Iturbe bikoak, berriz, finalerdia jokatu behar izan zuen Lopetegi II-Huizi bikoaren kontra, eta finalerdi on bat jokatu eta irabazita finalerako txartela lortu zuen Gibelalde-Irurbe bikoak. Aurreikuspenak betetzen badira, faborito garbirik ez dago, eta partida lehiatua eta tentsio handikoa izatea aurreikusten da, batik bat, lau pilotariek euren maila ematen badute, eta, jakina, horrela izatea espero eta desio dugu. Hortaz, xareko partida estu, lehiatu eta ikusgarria ikusi ahal izango da larunbatean(16:00) Ametsa trinketean.
Segidan, Eskuz banakako, lehen mailako eta bigarren mailako, Gipuzkoa Txapelketaren, bi finalak jokatuko dira: 2. mailakoan, Abantzu Elkarteko Alonsok, Behar Zana Elkarteko Elolaren kontra, eta 1. mailakoan, Errenteriako EPLE Elkarteko Tabernak eta Chiapusok jokatuko dute elkarren kontra.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!