Nagusi mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren finalerdia jokatuko da ostiralean, otsailaren 27an(19:00) Irurako Ametsa trinketean.
Unai Gibelalde-Oier Iturbe eta Xuban Lopetegi-Gorka Huizi bikoek jokatuko dute finalerako txartela. Ligaxkan elkarren kontra jokatutako partida Unaik eta Oierrek irabazi zuten, eta faborito aterako dira. Bikote sendoagoa osatu dute Unaik eta Oierrek jokatutako ligaxkan Hala ere, Xubanek eta Gorkak bikote arriskutsua osatzen dute; Xubanek beti ematen du berea, eta Gorkak,Unai eta Oierren jokoari eustea lortzen badu, aukeraren bat izan dezakete Xubanek eta Gorkak finalerako txartela lortzeko.
Ea bada, bakoitzak berea ematen duen, eta finalerdi eder bat ikusten dugun ostiralean Ametsa trinketean.
Espero dezagun horrela izatea. Espero zautuztegu. Animatu!