Mendizabal- Mujika I-a, finalera

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2026ko otsailaren 7a

Ez zuten hutsik egin, azken jardunaldiko partida ere  irabazita!

Gipuzkoako Xare Txapelketarako finala jokatzeko sailkatu dira Matxalen Mendizabal eta Markel Mujika, ligaxkako azken jardunaldian Xuban Lopetegi eta Gorka Huizi bikoari 40-32 irabazita. 

Hasera-haseratik kontrolpean  izan zuten Matxalenek eta Markelek partida,  markagailuan alde politak lortuz. Baina Matxalenek eta Markelek partida erabakita zutela zirudienean(32-22),  Xuban eta Gorka bikoaren susperraldia etorri zen,  eta tantuz tantu,  tantu bakar batera(32-31) jarri eta Matxalen eta Markel urduri jartzea lortu zuten.  Atseden bat eskatzeko unea zen, eta horixe egin zuten hauek, Xubanen eta Gorkaren joku erauntsia eteteko asmoz, eta baita lortu ere. Hortik aurrera berriro aginte makila hartu zuten  Matxalenek eta Markelek, eta horri esker partida amaiera lasai samarra izan zuten. 

Ondorioz, uste baino zertxobait  gehixeago sufrituta izan bada ere, garaipena,  lehen postua eta finala zuzenean jokatzeko txartela lortu dute Matxalenek eta Markelek. Zorionak!

Lehen partidan Unai Gibelaldek eta Oier Iturbek ez zuten arazorik izan Ibai Larrañaga eta Ander Mujika bikoa mendean hartzeko.  Asteburuero esaten  ari gara Ibai, Oier eta Ander,  adinez gazteagoak direla  eta eurei dagokien mailari baino altuagoan jokatzen ari direla. Hori dela eta partidak erraz galtzen ari dira, baina euren mailan pilotari gutxi daudenez,   eskarmentua hartzeko aukera hau baliatu dugu joka dezaten. Orain gaizki pasatzen ari badira ere,  ziur nago oraingo jipoi horiek ondo etorriko zaizkiela etorkizun motz batera. Etorriko dira garai hobeak. Animo!

Unaik eta Oierrek, berriz, garaipen honekin,  bigarren postua lortu dute ligaxkan, eta hirugarren postuan geratu diren Xuban eta Gorkaren kontra jokatuko dute finalerdia, otsailaren 27an, 19:00etan, Ametsa trinketean. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!