Gipuzkoako Xare Txapelketa abian!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2026ko urtarrilaren 19a

Ostiralean hasiko da nagusi mailako txapelketa, Irurako Ametsa trinketean.

Nagusi mailako 2025eko Gipuzkoako Xare Txapelketa hasiko da ostiralean, urtarrilaren 23an, Irurako Ametsa trinketean.

Ametsa Pilota Elkarteko lau bikotek parte hartuko dute:  Lopetegi II-Huizi; Mendizabal-Mujika I; Gibelalde-Iturbe eta Larrañaga-Mujika II. 

Jokatze sistemari dagokionez, lehenik, urtarrilaren 23an, 30ean eta otsailaren 7an ligaxka jokatuko dute lau bikoek elkarren kontra; hau amaituta, ligaxkako lehena finalerako sailkatuko da zuzenean, eta  ligaxkan 2. eta 3. sailkatuek  finalerdia jokatuko dute otsailaren 27an. Ligaxkako lehenak eta finalerdiaren irabazleak, finala jokatuko dute  martxoaren 7an,  larunbat arratsaldez,  Ametsa trinketean. Esan bezala, lehen jardunaldia, ostiral honetan, urtarrilaren 23an (18:30) jokatuko da Ametsa trinketean, eta partida hauek jokatuko dira: 

1. MENDIZABAL- MUJIKA I VS  LARRAÑAGA-GARMENDIA

2. LOPETEGI II-HUIZI VS GIBELALDE-ITURBE

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!