Xuban Lopetegi eta Oier Iturbe lehen mailara!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2025eko abenduaren 22a

Txomin Sasco eta Illan Jauregiberiri 2. Mailako finala 40-27  irabazita. 

 

Larunbat arratsaldean Iparraldeko Neguko 25/26 Xare Txapelketaren 2. Mailan txapeldun geratu eta gero, Xubanek eta Oierrek Iparraldeko xareko ligaren 1. Mailara igotzea lortu dute. Ondorioz, Iparraldeko Neguko 26/27 Xare Txapelketan  xareko Munduko pilotari onenen kontra arituko dira. 

 

2. Mailako finalean, Txomin Sasco eta Illan Jauregiberri hazpandarrak 40-27 mendean hartu zituzten. 

 

Partidaren  hasera paretsua izan bazen ere(12-12), partida aurrera joan ahala, alde erabakirik lortu gabe izan bazen ere,  uneoro partida mendean izan zuten Xubanek eta Oierrek (13-20/22-30/25-35/27-40). 

 

Biak ala biak sendo aritu ziren partida osoan; gutxi oparitu zuten,  eta tantua amaitzen ere fin samar ibili ziren. Helburuak lortuta gustura ziren Xuban eta Oier, eta baita bertara hurbildu ginen irurarrak ere. Garaipen historiko honen ondoren, Ametsa Pilota Elkarteak Iparraldeko xareko ligan  1. Mailako bikoa izango duelako 26/27 denboraldian, historian lehen aldiz. Erronka latza izango da pilotarientzat eta Klubarentzat,  baina orain arte bezala lanean jarraituz, denboraldi ona burutzeko gai izango garela uste dugu.

 

Amaitzeko, zorionak eta eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen; zorionak  bereziki bi pilotariei, baina, baita honaino iristeko, eurekin  lana egin duten guztiei ere, eta baita, nola ez, laguntza ekonomikoa eman diguten  guzti-guztiei ere. Eskerrik beroenak denei!

 

Orain atseden pixka bat hartu, jaiez gozatu eta Urte berri on! 

 
 
 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!