Finalean dira Xuban eta Oier!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2025eko abenduaren 14a

Iparraldeko Neguko 25/26 Xare Txapelketaren  2. Mailako finala jokatuko dute Xuban Lopetegik eta Oier Iturbek.

Larunbat arratsaldean Hazpazneko Berria trinketean  jokatu zen  finalerdian,  Julien Urtxuegia eta Salbat Duperou bikote urruñarrari (40-21) irabazi eta gero. 

Ez zen ondo hasi Ametsako bikoa(4-12), baina partidaren lehen laurdenerako parekatu eta aurrea hartzea lortu zuten 11-2ko partziala eginda(15-14). Hemendik aurrera ez zen partidarik izan; Julien Urtxuegiak zorigaiztoko jokaldi batean,  Xubanek jarritako pilota gaizto bat harrapatu nahian, belaunean min hartu zuen,  eta hortik aurrera ezinean jokatu zuen partida osoa. Ospitalera eraman zuten partida amaieran, baina gu Hazparne utzi genuenean, oraindik ez zekiten ezer bere ingurukoek. Ea ezer larririk ez den!

Ondorioz, Xuban eta Oier nahieran aritu ziren, eta gehiegi estutu gabe,  garaipen erraza eta finalerako txartela lortu zuten, arestian esan bezala,  40-21 irabazita. Bejondeiela! 

Orain, datorren larunbatean, trinkete berean, Hazparneko Berria trinketean, alegia,  garaipena lortzea baino ez zaie falta, egindako txapelketa borobiltzeko. 

Finala, Noizbait taldeko Txomin Sasco eta Pello Larramendi ikoaren kontra jokatuko dute.  Irabaziko balute,  heldu de urtean, Ametsa Pilota Elkarteak  Iparraldeko Xareko Neguko 25/26 Xareko Txapelketan talde batekin jokatzeko aukera izango luke. 

Zorionak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!