Finalerdiak, larunbatean Hazparnen!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2025eko abenduaren 11

 Xuban Lopetegi eta Oier Iturbe bikoa izango da Ametsa Pilota Elkarteko ordezkaritza

 

Iparraldeko Neguko 25/26 Xare Txapelketaren finalerdiak jokatuko dira larunbat arratsaldean Hazparneko Berria trinketean

Dakizuen bezala, Ametsa Pilota Elkarteko Xuban Lopetegi eta Oier Iturbe  2. Mailako finalerdia jokatzeko sailkatu dira, eta Urruñarrak taldeko Urtxuegia-Dupereau bikoa izango dute aurkari larunbatean (16:00) Hazparneko Berria trinketean.  Eskarmentu handiko bikoa osatzen dute urruñarrek, eta partida gogorra eta lehiatua  izatea aurreikusten da;  elkarren kontra jokatutako aurrekaririk ez dago, ligaxkan multzo desberdinetan aritu direlako.    Aurreko urtean  lehen mailan aritutako bikoa da, eta, dirudienez, aurten ere  bazuten bertan jokatzeko aukera, baina 2. Mailan jokatzea erabaki zuten. Hortaz, sendo aritu, huts gutxi egin   eta lan ona egin beharko dute Xubanek eta Oierrek finalerako txartela eskuratu nahi badute,  arerioek gutxi oparituko dietelako.  Xuban eta Oier  ere  bikain aritu dira. Erakutsi dute bikote indartsua osatzen dutela elkarrekin, eta  jokatutako partida guztiak irabazi egin dituzte. Orain arteko mailari eusten badiote,   garaipena lor dezake. 

Ea horrela den! Animo!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!