Etxeberri-Borteyru bikoak, Lopetegi-Castera bikoaren kontra jokatuko du. Etxeberri-Borteyru bikoa estraineko jardunaldiko partida irabazita heldu da azken jardunaldi honetara, eta, abantail handi samarrarekin helduko dira partida honetara, eta 32 tantu egitea aski izango dute finalerako txartela lortzeko. Euren aurkari izango den Lopetegi-Castera bikoak, berriz, 32 tantutan baino gutxiagoan utzi beharko dute Etxeberri-Borteyru bikoa finala jokatu nahi badute.
Aurreko partiden emaitzei begira jartzen bagara, zail izango dute Joxi Lopetegik eta Andoni Casterak, baina beti diodan moduan, pilota borobila da, eta horrelakoak sarritan gertatu izan dira. Gainera, biko handia osatzen dute Joxik eta Andonik, eta edonori irabazteko gai dira. Hortaz, konfidantza apur bat
emango diegu Joxiri eta Andoniri.
Aukera bikaina ostegunean trinketera hurbiltzeko eta xare partida ikusgarria eta tentsio handikoa ikusteko. Espero zaituztegu!