Ligaxkako azken jardunaldi erabakiorra, ostegunean!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2025eko urriaren 1a

Bihar, ostegunean, (19:00) jokatuko da Irurako Ametsa trinketean VII. San Migel Xare Irekiaren ligaxkako azken partida.

Etxeberri-Borteyru bikoak, Lopetegi-Castera bikoaren kontra jokatuko du. Etxeberri-Borteyru bikoa estraineko jardunaldiko partida irabazita heldu da azken jardunaldi honetara, eta, abantail handi samarrarekin helduko dira partida honetara, eta 32 tantu egitea aski izango dute finalerako txartela lortzeko. Euren aurkari izango den Lopetegi-Castera bikoak, berriz, 32 tantutan baino gutxiagoan utzi beharko dute Etxeberri-Borteyru bikoa finala jokatu nahi badute.

Aurreko partiden emaitzei begira jartzen bagara, zail izango dute Joxi Lopetegik eta Andoni Casterak, baina beti diodan moduan, pilota borobila da, eta horrelakoak sarritan gertatu izan dira. Gainera, biko handia osatzen dute Joxik eta Andonik, eta edonori irabazteko gai dira. Hortaz, konfidantza apur bat 

emango  diegu Joxiri eta Andoniri. 

Aukera bikaina ostegunean trinketera hurbiltzeko eta xare partida ikusgarria eta tentsio handikoa ikusteko. Espero zaituztegu! 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!