San Migel Xare Irekiaren bigarren jardunaldia jokoan!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2025eko irailaren 28a

Asteartean, irailaren 30ean-San Migel bigarrenean- jokatuko da  Ametsa trinketean(19:00etan) San Migel Xare Irekiaren bigarren jardunaldia.

Jon Larronde eta Joel Sistiaguek, Joxi Lopetegi,  irurarra, eta Andoni Casteraren kontra jokatuko dute. Jon Larronde eta Joel Sistiaguerentzat hil ala biziko partida izango da, lehen partida galtzetik datozelako, eta galduz gero, txapelketatik kanpo geratuko lirateke. Joxi Lopetegik eta Andoni Casterak, berriz, galduz gero, oraindik beste aukera bat izango lukete ostegunean, Sebas Etxeberri eta Oihan Borteyruren kontrako partidan.

Xare partida eder bat ikusi nahi izanez gero,  osagairik ez du falta izango astearteko partidak. Batetik, xare modalitateko azken urteetako bi pilotari handienetakoak -Joxi Lopetegi, irurarra, eta Joel Sistiague, lapurtarra - elkarren aurka jokatzen ikusteko aukera ederra izango du ikusleak, 

eta,  bestetik, Joxik, lagun, Andoni Castera izango du; Argentinan, 23 urtez azpiko Munduko Euskal Pilota Txapelketan  txapeldun izan dena izango du,  eta Joelenk,  azken urteko Iparraldeko eta Frantziako txapeldun izan den Jon Larronde.  

Hortaz, otordu bikaina prestatzeko osagarririk ez zaigu faltako astearteko partidan. 

Espero zaituztegu! Ez zarete damutuko! 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!