Etxeberri-Borteyru garaile!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2025eko irailaren 27a

Larronde-Sistiague (40-35)  hartu zituzten mendean, partida gogor eta on bat jokatu ostean.

 

Partidaren lehen erdia oso parean joan zen, berdinketa ugarirekin. 

Bigarren zatian, ordea, Sebas Etxeberri eta Oihan Borteyruk aldea (27-21), hartu zuten markagailuan,  baina Jon Larrondek eta Joel Sistiaguek ez zuten etsi, eta azken hamarkadan, pilota aldaketa baliatuz,  partida berriro ekartzea eta partidaren lehian sartzea lortu zuten azken hamarkadari begira.

Azken hamarkadan, ordea, Sebasek eta Oihanek, berriro aurrea hartzea lortu zuten,  eta VII. San Migel Xare Irekiaren lehen jardunaldiko lehen garaipen garrantzitsua(40-35) lortu zuten.

Bigarren jardunaldia, asteartean, irailaren 30ean, 19:00etan, Lopetegi-Castera bikoak, eta atzoko galtzaile izan ziren Larronde-Sistiague bikoen artekoa izango da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!