Nagusi mailako finalerdiekin hasiko gara. Lehen finalerdia, ligaxkan bigarren geratu diren Enaitz Irazustak eta Oier Iturbek, hirugarren geratu diren Unai Gibelalde eta Markel Mujikaren kontra jokatuko dute.
Bigarren finalerdia, berriz, lehen postuan geratu diren Xuban Lopetegik eta Gorka Huizik, laugarren postuan geratu diren Matxalen Mendizabal eta Ander Mujikaren kontra jokatuko dute.
Finalerdi biak irekiak badaude ere, ligaxkako sailkapenak adierazten digu lehen eta bigarren geratutako bi bikoak, Xuban-Gorka eta Enaitz-Oier, beste biak, Unai-Markel eta Matxalen-Ander, baino zertxobait maila hobexeagoan daudela. Hala ere, lau bikoteak nahiko orekatuak daude, eta horri finalerdietan kanpoko eragile batzuk ere jokoan sartzen direla gehitzen badiogu, ez harritu, ezustekoren bat izaten bada. Emozioa, behintzat, ez da faltako!
Gazte mailako finalerdia jokatuko da azkena, eta honi ere ez zaio emoziorik faltako. Eneko Larrañagak eta Izei Garmendiak, Paule Fernandez eta Ur Aristiren kontra jokatuko dute. Ligaxkako azken partidan, Eneko eta Izei garaile izan baziren ere, Paulek eta Urrek ez zieten garaipena erraz jarri. Gainera, Paulek eta Urrek bikote oso lehiakorra osatzen dute, eta edozeini ezustekoren bat emateko gai dira.
Hori guztia esanda, emozioz beteriko finalerdi lehiatuak eta gogorrak izatea aurreikusten dira.
Gainera, gogoratu jardunaldi bakoitzean bezala, Irurako Ostatuak eskainitako bi otordu zozketatuko direla, euro baten truke.
Beraz, ekainaren 6an, 18:00etan, Ametsa trinketean, espero zaituztegu!