Gazte mailan, Eneko-Izei eta Paule-Ur bikoek jokatuko dute. Ez dute ezer jokoan sailkapenari begira; ematen den emaitza ematen dela, finalerdia elkarren kontra jokatu beharko dute eta. Agian, finalerdi horri begira, ondorio batzuk ateratzeko balio beharko lieke pilotariei.
Nagusien mailan, lehen partidan, Ibai-Julen eta Unai-Markel bikoen arteko partida interesgarria izango da jokoan. Unaik eta Markelek oraindik ez dute punturik lortu, eta partida honetan ez badute lortzen, estu eta larri ibiliko dira sailkatzeko. Ibai eta Julen lasaiago ibil daitezke, 3 puntu pilatuak dituztelako.
Eta bigarren partidan, Xuban-Gorka eta Oier-Oier bikoek jokatu behar zuten, baina aldaketa bat egin beharrean aurkitu gara. Oier Garmendiari apendizitiseko ebakuntza egin behar izan diote, eta ez du txapelketa jokatzerik izango; bere ordez, seguruenik, Enaitz Irazustak jokatuko du.
Dena ondo atera omen da. Orain denon desioa, lehenbailehen, osa dadila da, berriro trinketera bueltatzeko. Animo, Oier!
Hau esanda, partidari begira, partida honetako bi bikoek, finalerdietan izateko etxeko lanak ia eginak dituzte. Enaitz-Oier bikoak 4 puntu ditu, eta Xuban-Gorkak 3 puntu. Hala ere, oraindik partida batzuk falta direnez, ahalik eta puntu gehien pilatzea komeni zaie bikote guztiei. Zorte on denei!
Eta ez ahaztu, Irurako Ostatuak eskainitako 2 otordu zozketatuko ditugula ikusleen artean, euro baten truke.