Lehen partidan, Gaztetxo mailan, Enekok eta Izeik, Paule eta Urren kontra jokatuko dute. Paule eta Ur lehen partida galtzetik datoz, eta partida hau galduko balute, lehen posturik ez lukete lortzerik izango. Hortaz, aukerarik izan nahi badute, irabazi beharra daukate. Enekok eta Izeik ez daukate presiorik, Xare Irekiko lehen partida baitute.
Segidan, Nagusien mailan, Xuban-Gorka bikoak, Unai-Markel bikoaren kontra jokatuko du. Estreinako partida izango dute bi bikoek, eta lehia estua izatea espero da.
Eta, amaitzeko, Matxalen-Ander bikoak, Oier Garmendia eta Oier Iturberen kontra jokatuko du. Lehenak lehen partida galtzetik datoz, eta partida irabazita, sentsazio onak berreskuratu nahi izango dituzte, baina bikote gogorra izango dute arerio, bi Oierrek bikote indartsua osatzen dutelako.
Ostirala arratsalde entretenigarria pasatzeko aukera, eta, gainera, jardunaldiko ikusleen artean, euro baten truke, Irurako Ostatuko 2 otordu irabazteko aukera ere bai. Espero zaituztegu!