Aldaketekin eman zitzaion hasera I. Irurako Ostatua Xare Irekiari!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2025eko maiatzaren 11

Ostiral arratsaldean eman zitzaion hasera I. Irurako Ostatua Xare Irekiari Ametsa trinketean.

 

 
 

Gazte mailako Paule-Ur eta Adei-Mikel bikoen arteko partida iragarrita moduan jokatu zen. Bertan, Adei-Mikel bikoak (2-0)(12-15/7-15) irabazi zion Paule eta Ur bikoari. 

 

Lehen jokoa oso lehiatua eta ondo jokatua izan zen, baina Adeik eta Mikelek azken zatian Paule eta Ur baino  gehiaho asmatu zuten, eta lehen jokoa(12-15) irabaztea lortu zuten. Bigarren jokoa ez zen hain lehiatua eta ona izan;    oraingoan, Adeik eta Mikelek  errazago(7-15) irabazi zieten  Paule eta Urri.

 

Jaialdiko bigarren partida eta hirugarren partidak aldatu behar izan genituen;  lehen partidako Unai Gibelaldek eta bigarren partidako Gorka Huizik azken momentuan min hartu eta ezin izan zutelako jokatu. Hori dela eta, azken orduko konponketatxoa egin, eta lehen partidako Ibai-Julen eta bigarren partidako Matxalen-Gorka bikoteen arteko partida antolatu ahal izan genuen. 

 

Partidari dagokionez, lehen jokoa ez zen oso ona izan, eta Ibai eta Julen hobeto moldatu ziren elkarrekin, ondorioz, lehen jokoa (15-9)

 

irabazi zuten. Bigarren jokoan Matxalen eta Ander hobeto moldatu ziren elkarrekin, eta estu hartu zituzten Ibai eta Julen, baina azkenean azken honen eskarmentuak balio izan zion Ibai-Julen bikoari bigarren jokoa ere (15-12) irabazteko. 

 

Dakizuenez, Irurako Ostatuak jaialdi bakoitzeko ikusleen artean(1€ truke)  2 otordu zozketatzen ditu. Lehen zozketan 5 zenbakia izan zen saritua, eta  Lurdes Agirre Arostegi izan da irabazlea. Zorionak eta on egin, Lurdes!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!