I. San Migel Xare Ireki Mistoko finalerdiak erabakita!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2024ko irailaren 20a

Igandean, hilak 22, 16:30ean, jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean. 

 

Ostegun arratsaldean  jokatu zen  Ametsa trinketean I. San Migel Xare Ireki Mistoaren azken jardunaldia.  Lehen partida, azken aurreko jardunaldian jokatu ez zen  partida jokatu zen;  Sara Agirre-Ur Aristi bikoak  35 -25 irabazi zion Alaine Larrarte-Eneko Larrañaga bikoari. Azken jardunaldiko lehen partidan, Paule Fernandez-Adei Gibelalde bikoak 35-20 irabazi zion Alaine Larrarte-Eneko Larrañaga bikoari. 

Eta azken partidan, Martina Flores-Izei Garmendia bikoak 35-18 irabazi zion Sara Agirre-Ur Aristi bikoari. 

Emaitza horien arabera, multzoko lehenak, Martina eta Izei geratu dira; bigarren, Paule eta Adei;  hirugarren, Sara eta Ur;  eta,  laugarren, Alaine eta Eneko. 

Ondorioz, igande arratsaldean, 16:30ean, Ametsa trinketean  jokatuko diren finalerdiak honela geratu dira:  

1. Martina Flores-Izei Garmendia vs. Alaine Larrarte-Eneko Larrañaga

2. Paule Fernandez-Adei Gibelalde vs. Sara Agirre-Ur Aristi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!