Asteburu erabakiorra!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2024ko irailaren 12a

VI. San Migel Xare Irekiaren ligaxkako  sailkapena asteburuan erabakiko da. 

 

Ligaxka amaitzeko bi jardunaldi faltan, ostiralean, bigarrena, eta,  larunbatean,  hirugarrena jokatuko dira, eta bertan erabakiko da ligaxkako sailkapena. 

I. San Migel Xare Ireki Mixtokoek, berriz,  iragarritako jardunaldia  jokatuko dute, larunbat arratsaldean. 

Arestian esan bezala, VI. San Migel Xare Irekikoen  bigarren jardunaldia, ostiralean, 19:00etan, hasiko da;  Mendizabal-Erro bikoak,  Ondarts-Lafarge bikoaren kontra jokatuko du lehen partida,  eta segidan, Halsouet-Mujika bikoak Zabalegi-Cassaing bikoaren kontra jokatuko du.  

Bigarren jardunaldi honetako emaitzak emaitza, larunbat arratsaldean, 18:00etan, jokatuko den hirugarren jardunaldian erabakiko da ligaxkako sailkapena, eta,  horren ondorioz, baita finalerdiak ere.  

Lehen partidan,  Ondarts-Lafarge bikoak,  Zabalegi-Cassaing bikoaren kontra jokatuko du, eta, segidan,  Mendizabal-Erro bikoak Halsouet-Mujika bikoaren kontra. 

I. San Migel Xare Ireki Mixtoko jardunaldia, arestian esan bezala, larunbat arratsaldean, 16:30ean,   jokatuko da. 

Lehen partidan, Agirre-Irazusta bikoak, Larrarte-Larrañaga II bikoaren kontra jokatuko du,  eta, bigarrenean, Flores-Garmendia II bikoak, Fernandez-Gibelalde III bikoaren kontra.

Ikusten duzuenez, beste behin ere, xareko  bete-beteko asteburua izango dugu Irurako Ametsa trinketean. Espero zaituztegu!



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!