Xareko denboraldi berria ate joka Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2024ko irailaren 4a

VI. San Migel Xare Irekia hasiko da ostiralean, hilak 6, Ametsa trinketean. 

Urtero bezala, iraila heltzearekin batera, xare denboraldiari hasera ematen diogu Iruran, San Migel jaiak ospatzen direla eta. 

Batetik, VI. San Migel Xare Irekia/ Irurako Udala Sari Nagusia izango dugu jokoan, eta, bestetik, aurten lehen aldiz, Irurako neska-mutilen arteko bikoteez osatuta,  I. San Migel Xare Ireki Mixtoa izango da jokoan. 

Lehenari, VI. San Migel Xare Irekiari, ostiralean, irailaren 6an, 19:00etan, emango diogu hasera,  eta partida hauek izango dira jokoan:

1. Halsouet-Mujika vs. Ondarts-Lafarge

2. Zabalegi-Cassaing  vs. Mendizabal-Erro

Eta larunbatean, irailaren 7an, 17:00etan, I. San Migel Xare Ireki Mixtoa hasiko da: 

1. Martina Flores-Izei Garmendia vs. Alaine Larrarte-Eneko Larrañaga

2. Paule Fernandez-Adei Gibelalde vs. Sara Agirre- Ur Aristi

Euskal pilotaren  jokamolde ikusgarria, erakargarria eta entretenigarria  da xarea, eta ikustea merezi du; horretarako aukera   irail osoan izango dugu Irurako Ametsa trinketean,  aipatu bi Xare Ireki hauek jokatuko direlako. 

Espero zaituztegu!  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!