Mendizabal-Heras xareko Gipuzkoako txapeldun!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2024ko martxoaren 23a

Mendean hartu zituzten Lopetegi II-Iturbe finalean. 

Ostiral iluntzean Irurako Ametsa trinketean jokatu zen partidan, Mendizabal-Hera bikoak 40-36 irabazi zien Lopetegi II- Iturbe bikoari. 

Matxalen eta Aimar hasera- haseratik partidan bete-betean sartuta atera ziren, eta markagailuan aurrea hartzea lortu zuten; Xuban eta Oier, hotzago hasi ziren, eta kosta egin zitzaien partidan sartzea. Hala ere, partidaren erdi aldera berdintzea( 23-23) eta, lehen aldiz partidan  aurrea hartzea ere(23-24) lortu zuten; lehena eta azkena.  Hortik aurrera, Matxalenek eta Aimarrek, berriro aurrera hartzea lortu zuten, eta merezimendu  osoz, 40-36 irabazita,  Jubenil mailako xareko Gipuzkoako  Txapelketa irabaztea,  eta Txapelak janztea lortu zuten.

Hauek eta garaikurrak emateaz,  Gorka Murua, Irurako Alkatea,  Idoia Garaialde,  Kultura eta Kirol zinegotzia,  eta Ametsa Pilota Elkarteko Julen Zabalegi eta Mikel Uzkudun arduratu ziren. 

Zorionak Txapeldunei eta parte hartu duzuen guztoi! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!