Xareko Gipuzkoako Txapelketaren finala

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2024ko martxoaren 20a

Mendizabal eta Herasek, Lopetegi II eta Iturberen aurka jokatuko dute. 

Jubenil mailako Gipuzkoako xare txapelketaren finala jokatuko da martxoaren 22an, 19:00etan, Irurako Ametsa trinketean. 

Matxalen Mendizabal eta Aimar Heras bikoak, Xuban Lopetegi eta Oier Iturbe bikoaren kontra jokatuko dute. 

Faborito argirik gabeko partida izango da. Ligaxkan elkarren kontra jokatu zuten partidan, Matxalenek eta Aimarrek, ozta-ozta  (40-38) irabazi zuten, eta, horregatik, eurak aterako dira zertxobait faboritoago. Hala ere, Xuban  eta Oier oso lehiakorrak dira,  eta  ligaxkan gertatutako arantza ateratzen  eta, ondorioz,  Gipuzkoako Xare Txapelketaren txapelak eureganatzen saiatuko dira. Hortaz, partida estua eta lehiatua izatea aurreikusten da. Onenek irabaz dezatela!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!