San Migel Xare Irekien finalak larunbatean jokatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko irailaren 27a

Larunbatean, irailaren 30ean, 11:30ean hasita, San Migel Xare Irekien finalak jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean. 

Lehen partida, Gaztetxo mailako I. San Migel Xare Irekiaren finala  izango da. Paule Fernandez eta Alaine Larrarte bikoa Martina Flores eta Irati Zabala bikoaren kontra arituko dira. 

Bigarrena, Gazte mailako III. San Migel Xare Irekiaren finala izango da. Oxan Halsouet eta Xuban Lopetegi bikoak Unai Telletxea eta Oier Iturbe bikoaren kontra jokatuko dute. 

Eta hirugarrena, Nagusi mailako V. San Migel Xare Irekiaren final handia izango dugu jokoan. Sebas Etxeberri eta Mikel Funosas bikoa Jon Larronde eta Sebas Moncada bikoaren kontra arituko dira. 

Hiru finalak partida irekiak eta lehiatuak izatea aurreikusten da, faborito argirik gabeak. Aurreikuspenak betetzen badira, xare joko ikusgarriaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu, larunbatean, Ametsa trinketean. 

Espero zaituztegu! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!