San Migel Xare Irekien azken jardunaldia ostiralean, Ametsa trinketean.

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko irailaren 14a

Nagusien mailakoan finalista bat nor izango den erabakiko da.

III. Gazteak  San Migel Xare Irekiko finalista bat eta finalerdia erabaki ziren aurreko jardunaldian, eta ostiralean, azken jardunaldian, multzoko 2. eta 3. postuetan nor geratuko den erabakiko da. 

Ostiralean,  18:00etan, jokatuko dute  partida hau  Telletxea-Iturbe bikoak eta  Garmendia-Mujika bikoak. Matxalen Mendizabalek  min hartu zuen aurreko partidan, eta Oier Garmendia gaztetxoak ordezkatuko du. 

Bigarren partidan,  Halsouetek eta Lopetegi II.ak  ez dute ezer jokoan,  finalerako sailkatuta daudelako; Zabalegik eta Herasek,  berriz, partida irabaztearen  ohorea izango dute jokoan. 

Jardunaldiko 3. partidan, V. San Migel Xare Irekiko partida izango dugu, eta hemen  Lopetegi-Castera bikoak, lehen postua izango du jokoan. 

Larronde-Moncada bikoaren kontra jokatuko dute, eta  Joxi Lopetegik eta Andoni Casterak bi aukera izango dituzte finalera zuzenean sailkatzeko:  partida irabazita, lehena,  eta galtzen badute, 35 tantu edo gehiago eginda, bigarrena. 

Ez bata ez bestea ez badituzte lortzen, Etxeberri-Funosas bikoa sailkatuko litzateke finalerako zuzenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!