Xare irekien 2. jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko irailaren 7a

Ostiralean, irailaren 8an, jokatuko da Irurako Ametsa trinketean.

Ostiralean, irailaren 8an, Irurako Ametsa trinketean jokatuko den jardunaldia erabakiorra izan daiteke sailkapenari begira.

Lehen partida, 18:00etan, lehen jardunaldiko bi bikote galtzaileen artean jokatuko da; hau da, Mendizabal-Mujika eta Zabalegi-Heras bikoen artean. Partida honetako galtzailea, ia ziur, Irekitik kanpo geratuko da. Irabazlea, berriz, finalerdietarako sailkatuko litzateke. Bigarren partida, aldiz, lehen jardunaldiko bi irabazleen artean jokatuko da; hau da, Telletxea-Iturbe eta Halsouet-Lopetegi II bikoteen artean. Eta hemengo irabazlea finalerdietarako sailkatuko da.

Hirugarren partida, Nagusien mailakoa, Lopetegi I-Castera eta Etxeberri-Funosas bikoteen artekoa izango da. Lopetegi-Castera bikoak lehen partida izango du, eta finalerdiak saihestu nahi baditu, irabazi beharra daukate, bai ala bai. Galtzen badute, Etxeberri-Funosas bikotea finalerako sailkatuko da zuzenean, multzoko lehena geratuko delako.

Ikusten duzuen bezala, jardunaldi guztiz erabakiorra izan daiteke. Ametsa trinketean espero zaituztegu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!