Hasi da III. Gazteak San Migel Xare Irekia

Telletxea-Iturbe eta Halsouet-Lopetegi II bikoek lehen puntua lortu dute. 

Telletxeak eta Iturbek 40-20 hartu zituzten mendean Zabalegi eta Heras. Unaik eta Oierrek ez zieten aukerarik eman Julen eta Aimarri. Unaik eta Oierrek Urruñako xare torneoa jokatu dutela agerian geratu zen Ametsa trinketean. Julen eta Aimar, berriz, noraezean, galduta ibili ziren; hauei denboraldiko lehen partida zutela nabaritu zitzaien. Unaik eta Oierrek ligaxkako lehen puntu garrantzitsua lortu zuten.

Bigarren partida, Halsouetek eta Lopetegi II.ak, Mendizabal eta Mujikaren kontra jokatu zuten, eta hau bai, hau leihatuagoa eta maila onekoa izan zen. Partidaren lehen erdia parekatua izan zen, eta berdinketa ugari eman ziren; bigarren erdiaren hasieran, Matxalenek eta Markelek, oso joko ona erakutsi zuten, eta alde politak lortu zituzten (20-25/27-30), baina hortik aurrera, Oxan Halsouet urruñarra bere joko ikusgarria eta eraginkorra egiten hasi zen, eta Xuban Lopetegiren laguntza onarekin, 13-3ko partziala eginda, partida erabat iraultzea lortu zuten, eta 40-33 irabazi zuten. Horrela, hauek ere ligaxkako lehen puntu garrantzitsua lortu zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!