Etxeberri-Funosas bikoa irabazle!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko irailaren 2a

Jon Larronde eta Sebas Moncada  40-32 hartu zituzten mendean,  V. San Migel Xare Irekiaren lehen jardunaldian.

Ostiral iluntzean jokatu zen partida, eta  ikusgarria, parekatua eta oso gogorra izan zen azken hamarkada arte; ez zirudien denboraldiko lehen partida jokatzen ari zirenik. Markagailuak ere  berdinketa ugari izan zituen, eta ez zen aurreikusten nork irabaz zezakeen. Azken hamarkadara, tantu bat aurretik (30-29) iritsi ziren Sebas Etxeberri eta Mikel.   

Hemendik aurrera, Sebas Etxeberrik eta Mikelek euren jokoa egiten jarraitu zuten, eta fisikoki ere Jon eta Sebas Moncada baino hobeto iritsi ziren azken txanpara. Hauek, Jonek eta Sebasek,  fisikoki zertxobait behera egiteaz gain,  zorte txar apur bat ere  izan zuten, nekearen eraginez seguruenik, eta lau pilota segidan  xarera zuzenean  joan zitzaizkien.

Horrela, Sebas Etxeberrik eta Mikelek aldetxoa ireki zuten, eta 10 eta 3 ko partziala eginez, partida 40-32  irabaztea lortu zuten. Ondorioz, Sebas Etxeberrik eta Mikel Funosasek ligaxkako lehen puntu garrantzitsua  lortu dute. Jon Larrondek eta Sebas Moncadak, berriz,  esperantza.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!