Ostiral iluntzean jokatu zen partida, eta ikusgarria, parekatua eta oso gogorra izan zen azken hamarkada arte; ez zirudien denboraldiko lehen partida jokatzen ari zirenik. Markagailuak ere berdinketa ugari izan zituen, eta ez zen aurreikusten nork irabaz zezakeen. Azken hamarkadara, tantu bat aurretik (30-29) iritsi ziren Sebas Etxeberri eta Mikel.
Hemendik aurrera, Sebas Etxeberrik eta Mikelek euren jokoa egiten jarraitu zuten, eta fisikoki ere Jon eta Sebas Moncada baino hobeto iritsi ziren azken txanpara. Hauek, Jonek eta Sebasek, fisikoki zertxobait behera egiteaz gain, zorte txar apur bat ere izan zuten, nekearen eraginez seguruenik, eta lau pilota segidan xarera zuzenean joan zitzaizkien.
Horrela, Sebas Etxeberrik eta Mikelek aldetxoa ireki zuten, eta 10 eta 3 ko partziala eginez, partida 40-32 irabaztea lortu zuten. Ondorioz, Sebas Etxeberrik eta Mikel Funosasek ligaxkako lehen puntu garrantzitsua lortu dute. Jon Larrondek eta Sebas Moncadak, berriz, esperantza.