Xare denboraldia, irailaren 15ean hasiko da, Iruran!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko irailaren 1a

V. San Migel Xare Irekiko Etxeberri-Funosas vs Larronde-Moncada partidarekin. 

Azken urteetan bezala, San Migel Xare Irekiekin emango diogu hasera aurtengo xare denboraldiari Irurako Ametsa trinketean. 
 
Xareko bi torneo izango ditugu jokoan: V. San Migel Xare Irekia eta III. Gazteak Xare Irekia. 
 
V. San Migel Xare Irekia, ostiralean, irailaren 1ean, 19:00etan, hasiko da, eta bigarrena, III.Gazteak Xare Irekia  irailaren 5ean, 19:00etan; amaitu, berriz,  irailaren 30ean, San Migel bigarrenean, eguerdian, amaituko dira. 
 
Nagusi mailako V. San Migel Xare Irekia/Irurako Udala Sari Nagusian 3 bikote izango dira lehian: Lopetegi I-Castera; Larronde-Moncada eta Etxeberri-Funosas. 
 
III. Gazteak Xare Irekian, berriz, 4 bikote izango dira lehian: Zabalegi-Heras; Mendizabal-Mujika; Halsouet-Lopetegi II eta Telletxea-Iturbe.
 
Bi torneoetan  ligaxka bat jokatuko dute lehendabizi,  eta, torneo bakoitzeko multzoko lehena, finalerako zuzenean sailkatuko da;   multzoko 2.ak eta 3.ak finalerdia jokatuko dute, eta hemendik aterako da 2. finalista. Arestian esan bezala,  ostiralean, 19:00etan,  emango zaio hasera Nagusi mailako Irekiari,  Etxeberri-Funosas/  Larronde-Moncada bikoen arteko norgehiagokarekin. 
 
Norgehiagoka ikusgarria izango delakoan, trinketean espero zaituztegu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!