Xare-eskola amaitzeko, III. Ametsako Pilota Xare Txapelketa antolatu genuen, eta, atzo, finalak jokatu ziren lau maila desberdinetan.
Ikusmin handia zegoen final horiek ikusteko, eta hori argi eta garbi ageri zen lehen partida jokatzen hasteko, trinkete atarian zegoen giroa ikusita. Arratsaldeko 16:00etan eman zitzaion hasera jaialdiari, eta lehen partida, emakumezkoen mailan, Sarak eta Paulek 2-1 (5-12/12-10/5-0)irabazi zieten Alaine eta Martinari. Lehen jokoa Alainek eta Martinak, joko ona erakutsiz, erraz(5-12), irabazi zuten; Sara eta Paule urduri hasi ziren, baina bigarren joku estua(12-10)irabazi eta gero, kittako jokoan, gehiago izan ziren(5-0), eta txapelketa, merezita, irabazi zuten.
Bigarren partida, lehenaren errepikapena izan zen jokuari eta egoerari begiratuta; Haritzek eta Enaitzek 2-1 (8-12/ 12-6/5-3) irabazi zieten Adeiri eta Izeiri. Haritz eta Enaitz oso urduri hasi ziren, eta Adei eta Izei, gazteagoak izanagatik, plaza gizonak direla erakutsi zuten, eta lehen jokoan ezustekoa eman zuten 12-8 irabazita. Bigarren jokoan urak bere onera etorri ziren; Haritzek eta Enaitzek 12-6 irabazi zieten Adeiri eta Izeiri, kittako jokoa jokatzera behartuz; honetan, lau pilotariak buru-belarri aritu ziren, baina, azkenean, Haritzek eta Enaitzek 5-3 irabazi zuten kittakoa, eta euren mailako txapelketa irabazi zuten.
Jaialdiko hirugarren partidak ere ikusmin handia piztu zuen, baina ez zion sortutako ikusmin horri, zoritxarrez, erantzun.
Ekhik eta Anderrek partida borobila jokatu zuten, eta ia hutsik egin gabe, 2-0(15-8/15-5), irabazi zieten Unairi eta Oierri. Hauek, ez zuten euren mailarik onena eman, eta, ondorioz, Ekhi eta Ander eroso aritu ziren bi jokotan, bigarren mailako txapelketa irabaziz.
Lehen mailakoa estuagoa eta lehiatuagoa izan zen. Lehen jokoa, Julenek eta Aimarrek oso joku ona eta bikote eginez, 15-12 irabazi zuten; bigarrenean, Oier Maiza eta Oier Iturbe, jokoan sartu ziren, eta Julen eta Aima, 15-6 mendean hartu zituzten, Julen eta Aimar kittakoa jokatzera behartuz. Honetan, berriro, Julenek eta Aimarrek lehen jokoko joku eta ulertze maila berreskuratu zuten, eta 10-5 irabazita, 1. mailako III. Ametsa Pilota Xare Txapelketa irabazi zuten.
Jaialdiari eta 22-23 xare-eskolari amaiera emateko, Ametsa Pilota Elkarteko eta Noelia Lataburu eta Olaia Nieto, udal ordezkariek, sariak eta oroigarriak eman zizkieten Txapeldunei, txapeldun-ordeei eta 22-23 xare eskolan parte hartu duten guztiei.
Egunari eta xare denboraldiari amaiera borobila emateko, 22-23 xare-eskolako familia argazkia eginda eman zitzaion amaiera.
Zorionak eta eskerrik beroenak, bihotz-bihotzez, hau guztia egia bihurtzeko laguntza ematen duzuen guztiei!
23-24 xare denboraldian espero zaituztegu!
Ametsa Pilota Elkartea