Emakumezkoen mailan, Sarak eta Paulek, Alaineren eta Martinaren kontra jokatuko dute. Partida estua eta lehiatua izatea aurreikusten da.
Segidan, 3. mailako finalean, Haritzek eta Enaitzek, Adeiren eta Izeiren kontra jokatuko dute. Hau ere partida irekia izatea espero da; Haritz eta Enaitz gehiago direla dirudien arren, Adei eta Izei oso pilotariak eta lehiakorrak dira, eta kontuz ibili beharko dute Haritzek eta Enaitzek.
Ondoren, 2 mailako finala izango da jokoan. Ekhik eta Anderrek, Unairen eta Oierren kontra jokatuko dute. Hemen ere ez dago faborito argirik; bi atzelariak -Ander eta Oier- oso sendo aritu dira txapelketa guztian, eta bi aurrelariak -Ekhi eta Unai-, gorabehera batzuk izan badituzte ere, ondo iritsiko dira finalera.
Eta azken finala, 1. mailakoa izango da; Oier Maiza eta Oier Iturbe dira faborito, jokatu dituzten partida guztiak erraz irabazi dituztelako, baina Julenek eta Aimarrek haserako partidatik asko hobetu dute bikote bezala, eta ezustekoren bat emateko aukera izan dezakete.
Onenek irabaz dezatela!