III. AMETSA PILOTA XARE TXAPELKETA

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko maiatzaren 19a

Larunbat arratsaldean  hasiko da Ametsa trinketean 

22-23 xare eskolari amaiera emateko, larunbat arratsaldean, maiatzaren 20an, 15:30ean,  hasiko da Ametsa trinketean, III. Ametsa Pilota Xare Txapelketa.
22-23 denboraldian xare-eskolan dabiltzan ia neska-mutil guztiek parte hartuko dute bertan. 3 taldetan banatu ditugu neska-mutilak; A taldean 4 bikote osatu ditugu; B taldean, 7 bikote osatu ditugu, 4ko eta 3ko bi taldetan banatu ditugu; eta C taldean, nesken taldean, 4 bikote osatu ditugu.
Talde guztiek ligaxka bat jokatuko dute, maiatzaren 20an eta 27an eta ekainaren 3an. Ondoren , finalerdiak, ekainaren 10ean jokatuko dira, eta finala, ekainaren 17an.
Arestian esan bezala, larunbatean, 15:30ean, Ametsa trinketean hasiko gara, eta hauek izango dira partidak:
  1. Naroa-Ibai/ Unai-Oier
  2. Maren-Mikel S./ Beñat R. - Ur
  3. Haritz M-Ander M./ Ekhi-Ander C
  4. Eneko-Oinatz/Adei-Izei G.
  5. Kheith-Xabat/ Haritz-Enaitz
  6. Paule-Sara/Laiene-Iradi
  7. Kamile-Irati/Martina-Alaine
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!