Xareak ez du etenik Iruran!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko maiatzaren 12a

EHko Trinketeko Kluben arteko xare txapelketa hasiko da Ametsa trinketean, larunbatean. 

GRABNI txapelketari amaiera eman genion Gasteizen, pasa den larunbatean, oso emaitza onekin, gainera, eta larunbat honetan, EHko Trinketeko Kluben arteko Txapelketa hasiko da.
Xareari eta Ametsari dagokionean, Oier Maiza eta Aimar Heras izango dira gure ordezkariak Gaztetxoen mailan.
Lau bikotek hartuko dute parte: Urruñarrak A eta Urruñarrak B (Urruña), Noizbait(Hazparne) eta Ametsa(Irura).
Lehendabizi elkarren kontrako Ligaxka jokatuko dute( maiatzaren 13, 20 eta 27an). Segidan, ekainaren 2an finalerdiak izango dira, eta ekainaren 10ean finala izango da.
Lehen jardunaldia larunbatean, maiatzaren 13an, 16:00etan, Ametsa trinketean, Urruñarrak B taldearen kontra jokatuko dute Oier Maizak eta Aimar Herasek.
Bikote orekatu eta on bat osatzen dute irurarrek, eta txapelketa on bat egingo dutela ziur gaude.
Zorte on!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!