Txapelak Irurara!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko maiatzaren 9a

Zabalegi-Iturbek eta Lopetegi-Moncadak, Gipuzkoa ordezkatuz, gazteen eta nagusien mailako GRABNI Txapelketak irabazi dituzte.

GRABNI Txapelketako xareko bi mailatako txapelak Irurara etorri dira; Julen Zabalegik eta Oier Iturbek Gazte mailakoak jantzi dituzte, eta Joxi Lopetegik eta Sebas Moncadak Nagusi mailakoak. Hirugarren txapela, Iparraldera joan da.

Julen Zabalegik eta Oier Iturbek Iparraldeko Paul eta Vilari 40-23 irabazi zieten; Julen eta Oier oso ondo aritu dira hasieratik bukaera arte. Aldea egin dute hasieran, eta eroso eraman dute partida garaipena lortu arte. Horrez gain, Gasteizko Maitena trinket berezira, Iparraldekoak baino hobeto egokitu dira, biak oso pilotariak direla erakutsiz.

Joxi Lopetegik eta Sebas Moncadak ere, nagusitasun osoz, 40-18 irabazi zieten Arzelluz-Erro Nafarroako ordezkariei. Partida kontrolpean eraman dute hasieratik, eta estutasunik gabe, garaipena lortu dute. Zorionak irabazleei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!