GRABNI txapelketako jardunaldi gazi-gozoa!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko apirilaren 18a

Bi final zeuden jokoan ligaxkako azken jardunaldian; jubeniletan, irabazi egin zuten, eta 22 urtez azpikoan, galdu.

Jubenil mailako partidan, Mendizabal-Iturbe bikoak 40-26 irabazi egin zion Montoya-Erro bikote nafarrari, eta 22 urtez azpikoan, Zabalegi-Mujika bikoak 33-40 galdu zuen Hualde-Ayesa bikote nafarraren kontra.

Ondorioz, Gipuzkoak GRABNI txapelketako xareko finala jokatuko du jubenil mailan Iparraldearen aurka. 22 urtez azpiko mailan, berriz, finaletik kanpo geratu dira Gipuzkoarrak, eta Nafarroak Iparraldearen kontra jokatuko du.

Nagusien mailan larunbatean jokatu zen Gipuzkoa-Nafarroa izango da GRABNIko finala. Larunbatekoan, Maiza-Lopetegi bikoak erraz (40-31) irabazi zion Nafarroako Arzelluz-Saralegi bikoari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!